2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

ESKULTUREN ERAKUSKETA

Duela egun batzuk eskulturen erakusketa bat egin genuen Txillida eta Oteizarengan oinarriturik. Lehenengo maila C-koak gonbidatu genituen gero erakusketara. Oso ondo pasatu genuen bakoitzak bere bikoteari eskulturak erakusten.







.

IHINTZAKO ERAKUSKETA PRESTATZEN

Plastikako saioan Ihintzako erakusketa pentsatzen hasi gara eta plastilinazko animaliak egin ditugu entrenamendu bezala.
Oso ondo pasatu genuen eta saio bukaeran eskuak "zikin- zikin" eginda geneuzkan.






SANTA AGEDA BEZPERA

Otsailaren  4an, 17:45ean Santa Ageda bezpera ospatu genuen. Baserritarrez jantzita kalez-kale ibili ginen Eitzatik hasita. Zumarragako plazara iritsi bezain laister, azkeneko koplak abestu eta txokolateaz gozatu genuen.

SEXUALITATEKO IKASTAROA

Aurreko astean sexualitateko ikastaroa izan genuen. Oso ondo pasa genuen gure irakasle Isabelekin eta gauza asko ikasi genuen, gainera. Hurrengo urtean gustatuko litzaiguke berriro esperientzia hau errepikatzea.

ORRI MARKATZAILEAK

Juul kanpainako antolatzaileek orri-markatzaile bat egitea proposatu ziguten. Hori dela eta,  emaitza zoragarriak atera dira. Hementxe dituzue!