2014(e)ko irailaren 15(a), astelehena
2014(e)ko irailaren 3(a), asteazkena
2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea
2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna
2014(e)ko apirilaren 19(a), larunbata
IKASTOLA OSOA JOLASEAN
Oporren aurreko eguna jolasean
aritzea eta hiruhilekoa parrez eta ondo pasatzen bukatzea ederra da
ezta! Ba, horixe egin dugu guk.
AIREA MATERIA AL DA?
Aireak tokia okupatzen du. Beraz,
bolumena dauka.
Airea dagoen bitartean ezin da
urik sartu. Propietate honi sartezintasuna deitzen zaio.
Aireak pisatzen du. Beraz, masa
dauka.
HIRU ESPERIMENTU HAUEN ONDOREN, AIREA MATERIA
DELA FROGATU DUGU.
2014(e)ko apirilaren 18(a), ostirala
GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETA
Aurten Gipuzkoako eskolarteko bertso lehiaketa
Zumarragako Zelai Ariztin izan da. Urtero bezala, ordu bat eduki genuen
bi bertso edo lau kopla idazteko. Eta gaia hauxe izan zen: handitan hegazkineko pilotua izan nahi dut.
Bertsoak idazten bukatu ondoren, Zugazte bertso eskolako kideek bertso batzuk abestu zituzten beren gelakideekin. Eta beste batzuek berriz, bat-batean kantatzera ausartu ziren, bakoitza lau errimarekin, zehazki bost pertsona: Laura Carrasco, Maren Etxeberria, Amaya Udabe, Aner eta Eider Arrese. Oso saio polita izan zen.



Bertsoak idazten bukatu ondoren, Zugazte bertso eskolako kideek bertso batzuk abestu zituzten beren gelakideekin. Eta beste batzuek berriz, bat-batean kantatzera ausartu ziren, bakoitza lau errimarekin, zehazki bost pertsona: Laura Carrasco, Maren Etxeberria, Amaya Udabe, Aner eta Eider Arrese. Oso saio polita izan zen.
MAITAGARRIA AMANDREA FILMA
Maitagarri amandrea pelikula, batzuentzat aspergarria izan zen eta beste batzuentzat zoragarria. Dena dela, dexentek ikusita zuten.
2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna
INAUTERIETAKO BIDEOA
Inauteriak aspaldian pasatu badira ere, bideo honek zein ederki ibili ginen gogora ekarriko digu.
2014(e)ko apirilaren 8(a), asteartea
IHINTZARAKO ERAKUSKETA PRESTATZEN
Ihintzako erakusketarako animalia batzuk egin ditugu paper pasta erabiliz. Lehenago plastilinazkoak egin genituen eredu modura. Azkenean, plastilinazkoak baino politagoak gelditu ziren, baina, eskuak zikin-zikin. ZUEK ERE PROBA EGIN!!!
DBH 2- ko antzerkia
Orain dela bi edo hiru aste DBH 2-ko antzerkia ikustera joan ginen, Naporen istorio historikoak. Parre asko egin genuen oso golpe onak zituelako.
JUUL - KANPAINA
Aurten ere, Juul kanpainako bozketan parte hartu du ikastola osoak. Baina bakarrik, gure zikloak egin du ordenagailuz.
Hona hemen gure gelako emaitzak:
2014(e)ko martxoaren 13(a), osteguna
2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna
2014(e)ko otsailaren 27(a), osteguna
2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna
IHINTZAKO ERAKUSKETA PRESTATZEN
Plastikako saioan Ihintzako erakusketa pentsatzen hasi gara eta plastilinazko animaliak egin ditugu entrenamendu bezala.
Oso ondo pasatu genuen eta saio bukaeran eskuak "zikin- zikin" eginda geneuzkan.
Oso ondo pasatu genuen eta saio bukaeran eskuak "zikin- zikin" eginda geneuzkan.
SANTA AGEDA BEZPERA
Otsailaren 4an, 17:45ean Santa Ageda bezpera ospatu genuen. Baserritarrez jantzita kalez-kale ibili ginen Eitzatik hasita. Zumarragako plazara iritsi bezain laister, azkeneko koplak abestu eta txokolateaz gozatu genuen.
SEXUALITATEKO IKASTAROA
Aurreko astean sexualitateko ikastaroa izan genuen. Oso ondo pasa genuen gure irakasle Isabelekin eta gauza asko ikasi genuen, gainera. Hurrengo urtean gustatuko litzaiguke berriro esperientzia hau errepikatzea.
ORRI MARKATZAILEAK
Juul kanpainako antolatzaileek orri-markatzaile bat egitea proposatu ziguten. Hori dela eta, emaitza zoragarriak atera dira. Hementxe dituzue!
2014(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna
PROIEKTU BERRIA ETIKAN
Laister martxan jarriko dugu etika arloan proiektu berri bat ELKARBIZITZArekin ere erabat lotuta dagoena. Dakigunez, gaur egungo soziedadean oso beharrezkoa da TOLERANTZIA, ERRESPETUA ETA ADOSTASUNA lantzea behin eta berriro. Informazio gehiago...

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)