2014(e)ko apirilaren 19(a), larunbata

IKASTOLA OSOA JOLASEAN

Oporren aurreko eguna jolasean aritzea eta hiruhilekoa parrez eta ondo pasatzen bukatzea ederra da ezta! Ba, horixe egin dugu guk.




 

AIREA MATERIA AL DA?

Aireak tokia okupatzen du. Beraz, bolumena dauka.


 

 Airea dagoen bitartean ezin da urik sartu. Propietate honi sartezintasuna deitzen zaio.


 

Aireak pisatzen du. Beraz, masa dauka.



 
 HIRU ESPERIMENTU HAUEN ONDOREN, AIREA MATERIA DELA FROGATU DUGU.



2014(e)ko apirilaren 18(a), ostirala

URRETXUKO ETA ZUMARRAGAKO UDALEK ANTOLATUTAKO BERTSOPAPER LEHIAKETA

Urretxuko eta Zumarragako udalek bertsopaper lehiaketa antolatu dute aurten ere eta gure gelako Alaitz Lopezek irabazi du bigarren saria. Zelai Arizti aretoan jaso ondoren, bere bertsoak abestu ditu.



.